XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

19- Esna zaitez, Eneko Enekori asko kostatzen zaio ohetik jaikitzea.

Maindire tartean gorde eta amak hamaika aldiz deitu behar izaten dio.

Jaiki da noizbait Eneko.

Aurpegia eta eskuak garbitu ditu.

Eta gero gosaria jan du.

20- Dunbala eta dunba Kantatuz musika egiten duzu.

Baina egiten da musika tresna jakin batzurekin ere.

Zenbat musika tresna ezagutzen dituzu?.

21- Ikusi makusi Asmakizun asko dira euskaraz.

Honako honetan galdera eta erantzuna ematen zaizkigu.

Nor da etxetik ihesi baina beti etxean bizi den animalia? Barraskiloa, bere etxea soinean baitauka.

Esan andereñoari asmakizun gehiago esateko.

22- Bada pitxia Etxean pitxi asko ditugu. Batzuk jaztekoak dira. Etxea apaintzekoak besteak.

Kontuz ibili behar da pitxiekin erraz hausten baitira.

23- Nundi, nondi Zure herrian izango da trenaren geltoki bat.

Bertara trenak iristen dira noizbait.

Jendea ibiltzen da trenean.

Baina badira gauzak alde batetatik bestera eramateko diren trenak ere: merkantziak dira.

Ibilaldi luzeak direnean, jendeak trenean bertan jaten du eta baita lo egiten ere.

24- Santa Maria Astean zazpi egun ditugu.

Lehendabiziko seirak lanegunak dira.

Zazpigarrena, ordea, igandea, jaieguna da.

Zer egiten duzu igandetan?.